XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ikasleen Ikaste-sari, Laguntza eta Suztapena.

- Garraio eta Jantokia. - Hezkuntza-Ituneak.

- Akuratutako lanak ikuskatzea, horien egiterapenaz arduratzea, eta dagozkion ihardutze-sailek akurapena egin dezateneko zehaztapidetza bideratzeko beharrezko arduralaritza-lanak egitea.

- Lurraldeko ikastegien eraikintzekiko eta lurrekiko azpiegitura-mailako antolapideei eta ekintzapideei buruzko txostenak egitea.

2.- Baliabideen Lurralde-Buruzagitzak honako atal hauek ditu bere menpe: - Lanarigoa. - Beharren aintzin-ezagutza. - Eraikintzak.

Hogeitabederatzigarren Atala.- 1.- Irakaspide-Berrikuntzarako Lurralde-Ordezkaritzak honako egiteko hauek ditu: - Indarreango legeek irakaskuntzako ikasketa-antolapenari buruz agintzen dutena lurralde-mailan bete dadina ikuskatzea eta horretaz arduratzea.

- Hezkuntza-Berrikuntzaren egitamuei eta Irakaslegoaren Hobekuntzarako ihardunei bultz egitea.

- Hezkuntza-Egitarauen garapen eta egiterapenari datxezkien alderdi guztiak elkarri egokitzea, batipat saio-bidezko eta euskerari buruzko egitarauenei datxezkienak.

- Irakaspide-Aholku eta Eskola-Laguntza Tegiak Lurraldean suztatzea.

- Gorputz-Heziketa, Berarizko Hezkuntza, Urrutira-Irakaskuntza, Gara-Adinekoen Etengabeko Irakaskuntza eta Osagarrizko Irakaskuntza bezalako egitarau bereziak egiteratzea.

2.- Irakaspide-Berrikuntzarako Lurralde-Buruzagitzak honako atal hauek izango ditu: - Berarizko Hezkuntzaren Eraentza.

- Osagarrizko, Ihardutze-bidezko, Urrutirako eta Gara-Adinekoen Irakaskuntzaren Eraentza.

Hogeitamargarren Atala.- 1. Honako hauek dira Ikastegien Lurralde-Buruzagitzaren egitekoak: - Lurralde-Ordezkaritzaren menpeko Ikastegietango Hezkuntza-Sistemaren gauzazko eskuarte eta antolapide-beharren egitamuketa-lanak egitea.

- Lurraldeko Ikastegien lanari-erroldearen egitamuketan aritzea.

- Herri-Ikastegiak kentzeko, sortarazteko, eraldatzeko eta haundiagotzeko arduralaritza-bideak egitea, eta bai Lurralde-Ordezkaritzan ikastegien erroldea sortu eta horri eustekoak ere.

- Ikastegien Artezkarien ekintzetan aholkuak ematea eta haiek antolakidetzea.

- Norbanako-jabetzapeko Ikastegiek egin ditzaten Lurralde-mailako Itune-Deialdietarako saloei buruzko erizpena ematea.

- Lurralde-mailako Ikastegien Jaurpidearen arta egitea.